Aurkezpena
Ariz eraikuntza metalikoak askotariko eraikuntza metalikoak egiteko zerbitzuak eskaintzen ditu, altzairua, aluminioa, nahiz Korten erabiltzen duela.
Sektore honetan izan dugun jarduera luzeak mota askotako proiektuak garatzeko eta horietan espezializatzeko eskarmentua eman digu. Izan ere, ingeniari, arkitekto eta delineatzailez osatutako lantalde propioa dugu.
Hasierak
Pedro Arizek gaztaroa gurasoak laguntzen igaro zuen; baserri lanak egiten, Getzen. Hala ere, bere herriko errementariak sutegitik tresnak ateratzen zituen unea zen gehien gustatzen zitzaiona. Ingudea jotzerakoan mailuak egiten zuen soinua oso deigarria egiten zitzaion. Hori dela eta, bere aisialdian lanbide hori ikasten hasi zen.
Egun batean, bere bizikleta hartu eta hiriburura joan zen. Tailer batean mekaniko bezala lan egiten hasi zen eta, beranduago, soldatzen ikasi zuen. Oso lehiatsua zen, ekimen handiko persona, eta 1940ean bere tailer propioa eratu zuen Iruñeko Arrosadia auzoan. Hasieran batean, sutegi bat, soldadura elektrikoa, esmeril bat eta birabarkia besterik ez zituen.
Ondorengoak
Denbora igaro ahala, bere semeak enpresan lanean hasi ziren, merkatuaren eskaera berriak handitzearekin batera. Hala, langile kopurua zabalduz joan zen.
1975. urtean tailera txiki geratu zen eta Noainen kokatuta zegoen toki berri batera eraman genuen enpresa. Belaunaldi berriarekin batera, enpresa indarberritu egin zen eta lan kopurua handituz joan zen etengabe. Hamar urte geroago, gure nabe propioak eraikitu genituen Torres de Elorzen, alegia, 1986tik Aurrera kokatuta egon garen tokian.
Gertukotasuna gure enpresaren nortasunaren gakoa izaten jarraitzen du gaur egun, eta hirugarren belaunaldiak iraganeko energia bera izaten segitzen du.
Gaur egun
Gaur egun, gure sorreratik 75 urte baino gehiago igaro diren une honetan, enpresa sendoa gara. Gure ibilbidean topatu ditugun zailtasun guztiak gainditu ditugu eta gogotsu egiten diogu aurre etorkizuneko erronak berriei.
Parte hartu dugun obra guztietaz harro gaude, bai eraikuntza handietako estrukturak eraiki ditugunean eta baita herrietako etxe zaharrak apaintzeko egin ditugun obra guztien kasuan ere.